Ostiralean, hilak 9, 19:00etan, Mumia Abu Jamalen bizitzari buruzko My Whole Life in Prisson ("Nire bizitza osoa espetxean) ikusteko aukera izango dugu, euskaraz azpititutaltuta, bere espetxeratzearen 30. urteurrena dela eta.
Datorren abenduaren 9an, nazioarteko elkartasunerako egun oso garrantzitsua izango dugu. Mumia Abu-Jamal atxilotu, espetxeratu eta heriotzara zigortu zutenetik 30 urte beteko dira, eta Euskal Herriko Mumiaren Lagunok nazioarteko deialdiarekin bat eginez, Mumiaren aldeko kanpaina jarriko dugu martxan Euskal Herrian zehar: In prison my whole life dokumentalaren euskarazko azpitituluekin Global Screaning delakoa (filmaren proiekzioa antolatzeko eta edozertarako jar zaitez gurekin kontaktuan, ), hitzaldiak, elkarretaratzeak, informazio banaketa, kale izenen berrizenpetze sinbolikoa, etab. Mumia Abu-Jamal eta beste preso politiko guztien askatasun osoa lortzeko borrokak badirau...
+ Info: http://mumiaaske.wordpress.com/