Urriaren 5ean, Gasteizko Entzutegi Probintzialak sei pertsona epaituko ditu, AHTaren eraikuntzaren aurka borroka egiteagatik.

2009ko urtarrilaren 17an egindako manifestapenean, proiektu txikitzaile honi ezetza emateko, jende multzo handi bat obratan sartu eta bertan eseri zen. Ertzaintzak bere bortizkeri osoa azaldu zen, beldurra zabalduz, hamarnaka pertsona erasotuz eta zortzi pertsona atxilotuz. Atxilotuetako bi, ondoren absolbitu zituzten.

Beste seiek epaiketa dute orain, fiskaltzaren eskakizunak 40 eguneko pena-isunatik bi eta lau urte bitarteko kartzela zigorrera bitartekoak dira. Desobedientzia, istiluak eta autoritatearen aurkako atentatua atxikitzen zaizkie.

AHTaren Aurkako Asanbladak bere elkartasuna adierazi nahi die, izan ere, AHTaren aurkako borrokak kriminalizazio prozesu bat jasaten ari baita (greba orokorra Zornotzan, Irun, Donostia…). Borroka bide hauek gureak egiten ditugu, ekintza zuzena eta desobedientzia, txikizioari aurre egiteko gure esku dagoena egiteko konpromisoa.

Era berean ikusten dugu, bestaldekoak ere, proiektu hau zein gainera datozkigun beste azpiegitura erraldoiak gauzatzeko edozer egiteko prest daudela. Gehiegizko ekintza polizialak, errepresioa, gezurrak komunikabideetan, gaizki esanak… edozer beraien esanetan sostengarri, kapitalen artikulatzaile eta balizko onurak ekarriko dizkigun proiektu hau aurrera eramateko. Horrela, beraien boterea erakusten dute, eta gizarte eredu honen inposaketa bermatzen dute, desmobilizazioa eraginez. Historiaren nondik norakoak aldatu nahi dugunok, gure artean harremantzen zein mundua ulertzeko beste bide bat hartu dugunok isilarazi nahi gaituzte; gure bizitza espektakulo kontsumista, sumiso eta mediatizatuan kokatu nahi ez dugulako.

Azpiegituren aurka borrokan jarraitzeko hamaika arrazoi ditugu: lurraren suntsiketarekin hasi eta batzuen onura soilik ekarriko duen diru xahuketaraino. Xahuketa hau pentsioen gutxitzeari, heziketa sistemaren murrizketei eta osasunaren semi-pribatizazioari esker bakarrik da posible. Gaur egun jasaten ditugun eta ahaztu ezin ditugun eraso hauek AHTa sistema kapitalistaren zutabe garrantzitsu bat dela frogatzen dute.
Arrazoi guzti hauengatik, epaiketa dela eta antolatu diren deialdietan aktiboki parte hartzera gonbidatzen zaituztegu: autoinkulpazio kanpaina, urriaren batean Urbina eta Gasteizen egingo den borroka eguna eta urriaren bostean epaitegi aurrean egingo den kontzentrazioa. Deialdia are zabalagoa da, laster konbokatoria berriak egongo dira, adi egon beraz.

URBINA-ko kasuan epaituak izango diren eta LURRAREN defentsan borrokan dihardutenentzat absoluzioa!!


Ez da TREN bat soilik, mundua menperatzeko era bat baizik!!


AHT-rik EZ eta KITTO!!!

Next Post Previous Post