Aurrera egingo dute asteburu honetan sexualitate jardunaldiek. Gaur, hilak 23, arratsaldean haur sexualitateari buruzko hitzaldia izango dugu 17:00etan Aingeru Mayor sexologoarekin, eta 19:30ean prostituzioa eta errepresioa izango ditugu hizpide Donostiako Aukera elkartearekin.
Bihar, hilak 24, ostera, 17:00etan "El vínculo materno-infantil" hitzaldia izango dugu, eta 19:30etatik aurrera, "introducción al hecho sexual humano" Sexune eta Sexu.Accion-ekin.
Eta, jardunaldietatik kanpo, bihar Gazte Komunistak erakundeak antolatutako bideoforum-a eta hitzaldia izango ditugu 11etatik aurrera. Bideoak Ezkerraldearen desindustrializazioaz hitz egiteko aukera emango digu eta hitzaldian Bilbao Ría 2000-ek ingurugiroan izan dituen eraginez jardungo dute.