[![](munstroa+antzerkia.jpg?width=225&height=320)](http://1.bp.blogspot.com/-lKKweUVXphM/ULOL8E_V_5I/AAAAAAAAAnw/U3nQNcQmGXc/s1600/munstroa+antzerkia.jpg)
Euskararen eguna badator eta Santurtziko hainbat elkartek euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzeko asmoz hainbat ekintzetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.
 
Azaroaren 29an, osteguna, ANTZERKIA:

Bina-Binak aurkeztuta... MUNSTROA
20:00etan La Kelo gaztetxean

Biziraupenak bultzaturiko heriozko lehia bortitza. Euskal Herrian ongi ezagutzen dugun gerra eternoa. Gure sustraietatik, gaur egungo euskaldunei eskeinia. Gizakia munstroaren aurka. Borroka epikoa. Beldurra, ausardia, noblezia, justizia, amorrua, inbidia eta norgehiagokaren koktelak, gizakia, beste behin, hondamendira eraman zuenekoa. Auzokoaren miseriak axola galdu zuenekoa, norberaren duintasuna bukaeraraino defendatzearen truk. Nor da noblea, nor munstroa, norbere izen ona jokoan dagoenean?
Oraingo honetan, historia, galtzaileak kontatzen du.


informazio gehio: [http://munstroa.wordpress.com/](http://munstroa.wordpress.com/)


Abenduaren 1ean, Santurtzitik autobusa aterako da DONOSTIAKO MANIFESTAZIORA:

[![](euskaraz+bizi.png?width=200&height=200)](http://4.bp.blogspot.com/-lLJXc8VK02U/ULOMg0P0zFI/AAAAAAAAAn4/UhR9MLawgZQ/s1600/euskaraz+bizi.png)[http://www.euskarazbizinahidut.org/](http://www.euskarazbizinahidut.org/)
Izena eman nahi baduzu: [ezkerraldea@aek.org](mailto:ezkerraldea@aek.org)


Abenduaren 2an, MOSAIKO HERRIKOIA:

Oinezko bidean 13:00ean.
Denon artean egin dezagun mosaiko erraldoia!

ANTOLATZAILEAK:
La Kelo Gaztetxea, Euskal Herrian Euskaraz, AEK, Mamarigako Kultur Etxea, Bai Esan eta Arkotxa Gazte Konpartsa.


[![](desalojoak.gif?width=213&height=320)](http://2.bp.blogspot.com/-gK3cCgqecwQ/ULSq72znaSI/AAAAAAAAAoI/4jK9OPBOeA8/s1600/desalojoak.gif)Horrez gain, La Kelo gaztetxeko ostiraleroko kafetan desalojoen inguruko bideo emanaldia izango dugu, azken urteotan gertatutako hainbat kaleratze gogoratzeko asmoz. Bideoa 19:00etan izango da eta, beti bezala, kafeta zabalik izango da 18:00etatik. 

Larunbatean punk jaialdia izango dugu Karne Kruda (Comillas), Alterkado (Madril) eta Deskuadre (Santurtzi) taldeekin, 20:00etatik aurrera (punktuala!).

Eta, azkenik, iganderoko umeentzako matinalekin jarraituz, 11:00etan Los Goonies filma.

Next Post Previous Post