[![](dokumentala.gif?width=213&height=320)](http://2.bp.blogspot.com/-a3R78Q7bM6I/TyAi_VLNV9I/AAAAAAAAAgg/80kBn2xBgZA/s1600/dokumentala.gif)
Ostiralean, hilak 27, Saturrarango emakume espetxearen inguruko "Debekatuta dago oroitzea" dokumentala izango dugu ikusgai La Kelo gaztetxeko kafetan 19:00etatik aurrrera.1937 eta 1944 urte bitartean faszistek Saturraran hondartzako (Mutriku) bainuetxea emakume-kartzela bihurtu zuten. Espainiako toki guztietatik ekarritako lau mila errepulikar emakume baino gehiago izan zituzten giltzapean, haietatik 108 hil ziren (bere 48 seme-alabekin batera) gartzela kudeatzen zuten mojek eragindako tratu txarren ondorioz. Gaixotasunak, gosea, torturak, zigorrak, sexu erasoak eta seme-alaben lapurketa besteak beste: galtzaileak menperatzeko lazturaren adibidea.