Ostiral honetan, hilak 27, 18:30etatik aurrera, Estatuko hainbat lekutan burutzen ari diren akanpaden inguruko hausnarketa zabaldu nahi dugu. Nondik nora doaz? Zer ekar dezakete? Eta, batez ere, hemendik aurrera zer? Eztabaidaren helburua ez da inondik inora ondorio itxirik ateratzea, baizik eta hain ustekabean harrapatu gaituen gertakari honen inguruko ideiak elkartrukatzea.
Larunbatean, ostera, jaia eta aldarrikapena uztartzeko eguna izango dugu Mamarigan, urtero ospatzen den Kultur Egunean: tailerrak, herri bazkaria, Orkresta eta, amaitzeko, Zea Mays eta The Kluba taldeen kontzertuak.