Astea pasatuta, oraindik ez da urteurrena amaitu, eta azken txanparako honakoak dauzkagu:

Gaur arratsaldean, 18:00etan, ekonomia solidarioari buruzko eztabaida izango dugu, Gorakada elkartearekin eta CNTren Gizarte Ekintzarako Idazkaritzarekin. Horren ostean, 21:00etan "...eta Karmele?" antzezlana, eta 22:00etatik aurrera flamenko erakustaldia. Gaua amaitzeko DJ Malayok dantzaraziko gaitu.

Eta bihar, 28a, azken eguna, 12:00etatik aurrera txalaparta izango dugu, 14:30ak inguru izango den bertso bazkaria baino lehen. Honetan, Ainhoa Comas, Julen Eizagirre eta Izar Mendiguren izango ditugu.
Bazkalostean, eta ez lokartzeko, herri jolasak izango ditugu eta, eguna amaitzeko, kontzertuak 20:00etan, Interlude, Boa Morte eta Despeñaperros taldeekin.

Next Post Previous Post