[![](ERBESTE%2Bkartela.jpg?width=403&height=640)](https://4.bp.blogspot.com/-i6bAYDLAako/WpPxoU_OGBI/AAAAAAAABjg/hN1Ncb6kBDUQDhg9lVypRR2fwFlox-xFwCLcBGAs/s1600/ERBESTE%2Bkartela.jpg)
Eva eta Adan. Jatorrizko gizakiak.
Historiak ez du beti denon alde jokatzen. Eta hau da, hain zuzen ere, Eva-ren susmoa. Beraz, Adan-ekin hitz egitea erabaki du eta mendez mende barruan gorde behar izan duen hori guztia askatuko du. Noski ez duela ezer Adan-en aurka; gizon trakets, zeharo matxista eta gustu txarrekoa izateaz gain, ez dio (ia) ezer txarrik desio.

ERBESTE edo sahiets baten aldarrikapena

Istorio honetan Eva eta Adanen istorioa kontatzen dugu baina Evaren ikuspegitik, izan ere, bidean hainbat gezur, gaizki-ulertze eta egi ustelak aurkituko ditugu eta orduan kontatu diguten Paradisua… Paradisua izaten jarraituko du?
Komedia gazi-goxo honetaz baliatzen gara gaur egun mantentzen diren emakume eta gizonen arteko ezberdintasunak salatzeko. Matxismoaren sustraia bilatzen historioaren hasierara joan gara eta hantxe aurkitu dugu Adanen paradisua eta Evaren infernua.
ERBESTE, Poltsiko Antzerkia Sariaren 2017ko edizioaren irabazleak izan dira.

Next Post Previous Post