Asteartean jakin ahal izan genuen Santurtziko Udalak Bullón auzoa eraisteko plana gelditzeko erabakia hartu duela. Honek, jakina, ez du esan nahi egitasmo hau bertan behera gelditu denik, baina herri presioak lor dezakeenaren adibide garbia da. Izan ere, otsailaren 19an alderdiekin izandako bileran argi eta garbi geratu zen auzoaren jarrera zein den: planari ezezko borobila. Honek ikusarazi behar digu mugituz gero eta borroka eginez gero geldi dezakegula, beste hainbat lekutan lortu den bezalaxe. Ez da gelditzeko unea, borrokarakoa baizik.
herri borrokaz bullón bizirik, gaztetxea bizirik!!!