Gaur goizean Koskoenea Portugaleteko gaztetxea desalojatzeari ekin diote poliziek. Desalojoak iraun duen bitartean polizia mehatxuka eta errespeturik gabe aritu dela salatu dute Portugaleteko Gazte Asanbladako kideek.
Portugaleteko Gazte Asanbladaren oharra:
Heldu da. Gaur, ekainak 9, zipaioek, polizia munizipalaren babesarekin, Portugaleteko Koskoenea Gaztetxea desalojatu dute. Orain dela hiru hilabete urte bat bete zuelarik, Koskojales kalea berpizten saiatu den Gazte Asanblada bere ekintzak antolatzeko leku gabe utzi dute. Goizeko XX:XXetan bertaratu dira X patruia, guztira X agente inguru, jendea hurbilduz joan den heinean tentsioa areagotu da eta poliziak era bortitzean, mehatxuka eta errespetu gabe aritu dira desalojoak iraun duen bitartean.
Iazko martxoaren 27an okupatu era oztopoak oztopo, ugariak izan dira Portugaleteko Gazte Asanbladako kideek bertan antolatu dituzten ekintzak, besteak beste, bideoemanaldiak, kolokioak, tailerrak, bazkariak, bertso eskola, baratzaren egokipena, kalejirak.
Hori gutxi balitz, Gazte Asanbladak Koskoenea okupatu zutenetik nabaria izan da gazteok jasotako errepresioa, jarraipenak, grabazioak…Izan ere, presentzia poliziala izugarria izan da, batez ere hasierako asteetaneta azken egunetan. Eta hori gutxi ez eta 9 gazte identifikatuak eta epaituak izan dira etxe huts eta ahaztu bati erabilera publiko eta funtzionala emateagatik, eta herriarentzakoalternatiba bat eraikitzen saiatzeagatik .
Argi geneukan desalojoa hauteskunde ostean etorriko zela, lehenago edo beranduago, baina hilabete asko pasatu ditugu urduritasunean murgilduta, martxan jartzen hainbeste kostatu zaigun proiektua zapuztearen beldur. Gure etorkizuna zehatza ez bada ere, argi daukagu gure borrokan tinko jarraituko dugula eta gaztetxea egon ezean geure ideiak, proiektuak eta beharrak asetzeko, publiko zein pribatua den beste lekuren bat topatuko dugula. Gainera, Portugaleteko Gazte Asanbladak 3 urtez jardun du, herria
berpizten, gazte problematika lantzen eta aisialdi alternatiba bat eraikitzen eta horri ekingo dio desalojo edo errepresioa egonda ere. Jakin dezaten gure bihotz-zati handi bat Koskoenearen hondakinen artean geratu arren, gure proiektuak eta borrokak ez duela mugarik.
Urte honetan, eta gaur Koskoeneara gerturatu zareten herritar-lagun-kide guztiei bihotz-bihotzez eskertu nahi dizuegu erakutsitako elkartasuna eta konfidantza, zuek gabe Koskoeneak ez zuelako izaterik izango, eta gaur egun tristea izan arren, bihar hausnarketarako egun perfektua izango da. Kolpe gogor honen aurrean herritar ororen erantzuna nahitanahiezkoa da, oraindik badaude aldatzeko gauza ugari, oraindik badago Portugalete berri bat sortzeko aukera, oraindik badago gizartea eraldatzeko beharra, gaur da Gazte Asanbladaren borrokara lotzeko eguna.
ADI MOBILIZAZIOETARA!!
Horrez gain, jakinarazi nahi dugu Zallako gaztetxeari su eman diotela ezezagunek. EZ DUGU ERAS GEHIAGORIK ONARTUKO!!!
Ostiralean, 19:30etan manifestazioa Zallako Euskadi plazatik.