Azaroaren 30etik aurrera Barakaldoko Udaltzaingoek, Polizia Autonomikoarekin
batera, OLETA GAZTETXEAren desalojoa burutu dezake, berriro ere udaletxeak
eta eraikuntzaren espekulatzaileek dauzkaten interes komunak agerian utziz.
Eraikin hau okupatu genuenean, espekulazio basatiaren beste biktima bat
baino ez zen, helburu bakar batekin: eraitsia izango zen etxebizitza gehiago
eraikitzea, diru kantitate handiak sortuz.
Egun, ia urte bat beranduago, Barakaldoko gazteon topagunean bilakatu dugu,
gazteena eta gazteontzat eskainitako lekua bihurtuz. Hemen daramagun
denboran zehar hamaika kultur ekintzak burutu ditugu, Bagatzako jaietako
antolakuntzan parte hartu dugu eta Barakaldoko gazteei lokal bat eskaini
diegu.
Hala ere, badirudi proiektu hau ez datorrela bat Barakaldoko udaletxe
faxistaren interesekin. Ez ditu gazteontzako alternatibak eskaintzen eta
gazteok alternatiba horiek eskaintzeko baliabideak ditugunean beti oztopoak
jartzen ditu hauek suntsituz. Gainera, "usurpazio" delitu bat leporatuta, 5
gazte inputatuak daude. Beraz, beste behin ere, PSOE-PPk errepresioa eta
indarkeria erabili du gazte konprometitu eta antolatuen lana bidetik
kentzeko. Hori dela medio, Gazte Asanbladak argi utzi nahi du, bai
gaztetxean bai kalean tinko erantzungo ditugula jasotako erasoei, gazteria
isiltzen ez garelako!
BARAKALDO GAZTEA GORRIA ETA ASKEA!
BGA
Barakaldoko Gazte Asanblada