Jardunaldi antidesarrollista izango da azken txanparen hasiera. 18:11n mendibuelta etnobotanikoa izango dugu, geure inguruan dauzkagun landareen erabilera ezagutzeko aukera paregabea... belar txarrak ez baitira beti hain txarrak!!! Indarrak bereeskuratzeko pintxo dastaketa izango da ondoren eta 23:11n Meren kantautorearen kontzertua izango dugu, txosnetarako txangoari ekin baino lehen.

Biziraunez gero, larunbata potente datorkigu. 12:11n herripoteo musikatua izango dugu auzotik eta ondoren, 14:11n, bertso-bazkaria Jokin Castaños eta Manu Goiogana bertsolariekin. Amaitutakoan, 17:11n, herri kirolak izango ditugu, eta 19:11n berriro aldarrikatuko dugu kalean gaztetxea eta auzoa bizirik nahi ditugula.
Eta, eguna zein urteurrena amaitzeko kontzertu ikusgarria 20:11n: Governors , Anger eta Gailur taldeek eskainiko dizkigute euren lan berrien aurkezpenak, 4€ truk.







Datorkigunerako prest?

Next Post Previous Post