Gaur, ostirala, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Ekintza Zuzena aldizkariko kideek agerkari beterano honen 38. zenbakiaren aurkezpena egingo dute La Kelo gaztetxean. Ezagutzen ez duenarentzat, hona hemen zer den Ekintza Zuzena:
1. Aurkezpena
Ekintza zuzena aldizkari libertarioa, Bilbon, 1988an sortu zen. Talde argitaratzaileak, ikuspuntu libertarioa gizarte mailan pentsamolde ez-itxia eta etengabeko eraldaketan eta kritikan dagoen mugimendua dela deritzo. Kutxa gotor baten ondo gorde beharrekoa baino gehiago, libertarioa munduaren ikuspegi bat eta talde-ekintza bide bat da. Honela, aldizkaria ez da helburua, ez du talde berririk sortzeko, inolako talderen bozeramaile lana betetzeko ez eta inor haren ideologiaren inguruan biltzeko asmorik. Ekintza zuzenak, aitzitik, hausnarketa, eztabaida eta kritika gune zabala izatea du xede nagusia, gizarte borroka eta inguratzen gaituzten gora-beherak ulertu ahal izateko. Ez du denboran iraunarazi nahi tajuzko balorazioak (betiere zaila) bere erabilgarritasuna golokan jarriko balu.
Aldizkariak, gaztelaniazko eta euskarazko artikuluak biltzen ditu. Badu zenbait atal finko (humorea, liburuak, musika, laburrak, ...). Edukinari dagokionez, azaltzen diren gaien inguruan diharduten taldeen parte hartzea bultzatu nahi dugu. Humorea ere, Ekintza Zuzenaren ezaugarri garrantzitsuenetako bat da, gizarte kritika egiteko tresna aparta den neurrian. Honek, aldizkaritik ondo bereiztuta dagoen miniegunkarian (edo kontraegunkarian), "LSD Herald Tribune"n du lekua. Bertan, balizko berriak, iragarkiak, fotomuntaiak, iruzkinak, e.a. biltzen dira.
Ekintza zuzena, talde lanean egiten den argitarapena da, ez-profesionala, ez-komertziala, publizitatea errefuxatzen eta dirulaguntzarik jasotzen ez duena. Diru iturriak, aldizkariaren eta bestelako gaien salmentatik, jendearen laguntzatik eta kontzertuetatik datoz. Euskal Herrian, estatuan, Europan eta Latinoameriketan bide alternatiboetatik zabaltzen da.
2. Helburuak
Gizarte borrokan dauden eztabaidak eta bizipenak bultzatu eta ezagutzera eman.
Hausnarketa gune bat sortu inguratzen gaituzten gora-beheren eta gertaeren zergaitiak aztertzeko.
Kezkatzen gaituzten gaien ikuspegi berria sortu edo beraietan sakondu.
Beste errealitateak ezagutzeko eta aditzera emateko baliabide bat izan.
Aldizkaria bera helburu gisa bihurtzea baztertu. Oso garrantzitsua da ariketa kontrainformatiboaz batera gizarte taldeetan parte hartzea. Aldikotasun finkorik ez du, edukin artifizialen bilaketa eta ekoizpena ekiditeko.
Apuntes sobre desobediencia civil en Euskal Herria
Nación y anarquismo
Sobre la militarización social
Sistema agrario capitalista versus proyecto campesino
El paisaje, la industria y el silencio de los corderos
Urbanismo y participación social
Ordenanzas cívicas
La memoria y su tergiversación
La ciencia social al servicio del orden
Contra las tecnologías del miedo y la servidumbre
Sobre la revuelta griega
México, hoy
Latinoamérica: Gobiernos progresistas y la alianza con la industria de la tortura
Libertos versus libertadores
Editoriales alternativas, algunas experiencias
Hip Hop combativo
Cómics, libros, humor,...