Gozogintza begano ikastaroa amaitu eta urtarrilaren 31n sukaldaritza beganoak hartuko dio lekukoa. Bestea bezala, 17:00etan, bi ostiralean behin eta dohainik. 

Eta oraingoan, ikastaroa amaitutakoan, 19:00etan, kontzertu akustikoa izango dugu, Madrilgo Paradoxus Luporum eta Nerbioi garaitik Alperrikako Bizien Jabe.

Eta, otsaila estreinatuz asteburua jarraitzeko, larunbatean Irola Irratiak Emarock Gaua:

BADATOR III. EMAROCK GAUA

Emarock Gauak edozein kontzertu eta jaialdi bezalakoak dira, daukaten berezitasun bakarra eszenatokira igotzen diren gehiengoa emakume musikariak izaten direla.

Oraingoan Emarock eta Irola Irratia III Emarock Gauera gonbidatzen zaitu!!!

2012ko Irailean Bilboko Irola Irrati librean hamabostero irratsaio bat egiten hasi ginen, emakume musikariak dituzten taldeak eraman eta elkarrizketak egin dizkiegu hobeto ezagutzeko, batzutan baita zuzenean jo izan dute.
Aurten Irratsaioarekin aurrera jarraitzen dugu 2. denboraldia egiten eta urtea indartsu hasteko eta talde berriak ezagutzeko eta beraietaz zuzenean disfrutatzeko aukera izan dezazuen, beste Emarock Gaua bat antolatu dugu.

Datorren Otsailak 1, Larunbata, Santurtziko La Kelo Gaztetxean itxaroten zaituztegu!!

 
Entzun orain arte Irolan egindako irratsaioak: Hemen
Emarock gauari buruzko informazio guztia: http://www.emarock.com/euskera/iii-emarock-gaua-santurtzi/

EMAROCK GAUA
Noiz: Otsailak 1
Non: La Kelo Gaztetxea (Santurtzi)
Ordutegia: 19:00 - 24:00
Taldeak: Pottors ta klito, Octopussys, La Basu - Aneguria, Penadas Por La ley, Hibakusha (karteletik erori da, beste bat bilatzen gaude)
Bestelakoak: Emarock argazki erakusketa, Zozketak (Kalerarock-erako 2 sarrera, emarock argazki liburua, kamisetak), pintxo goxo-goxoak
Prezioa: 4 euro
*Lortutako irabaziak Irola Irratiarentzako 107.5 FM
Laguntzaileak: www.muzikazuzenean.com

Next Post Previous Post